Angel Erro.
JIRA

Lege gerra

2022ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Izena duen orok izana ere baduenez (edo alderantziz zen?), onartu behar dugu ingelesez lawfare deitzen den zerbait egon badagoela (aski modu bitxian eratorritako hitza, bide batez), euskaraz legeen bidezko gerra edo legea armatzat hartuta gerrara joatea esan nahiko lukeena. Labur: beste gerra bat (bai, beste bat, edo berbera?). Honek duen bitxitasuna demokrazien oinarrian dagoen botereen banaketaren aurkako barne gerra bat dela, isila, ikusezina, epaileen eremuan jokatzen ari dena. Labur: herritarren borondatearen aurka doa. Herritarren nahia beste bi botereek bortxatua izan denez lehenagotik, guk ez dugu alde handirik nabaritzen, eta paso egin ahal dugu. Halere, larria da. Teorian, baina baita praktikan ere.

AEBetako auzitegietan izan diren azken bi ebazpen sonatuak kontu honen adibide onak izan daitezke. Ideologia atzerakoiak monopolizatutako magistratura batek bidea itxi die abortuaren eskubideari edo bertako gobernuak larritasun klimatikoaren aurka neurriak (berez aski xuhurrak zirenak) hartzeari. Hots, politikarena (edo herritarren borondatearena) den eremua inbaditu du, argudio juridikoz kamuflatuta.

Esan gabe doa munduko beste toki batzuetan (hementxe bertan, kasurako) gauza bera gertatzen ari dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.