Alvaro: «2008ko abenduan hil zen 'Al Filo', eta berarekin, telebista publikoa»

2011ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Sebastian Alvaro izan zen Al filo de lo imposible saioko sortzailea, eta 25 urtez zuzendaria. TVEn erretiro aurreratua hartzera behartu zuten 2008. urtean. 2009. urtetik beste talde bat dago saioan, Carmen Portillaren zuzendaritzapean. «Iruditzen zait2008ko abenduan hil zela Al Filo, eta berarekin, telebista publikoak ordezkatzen zuena», adierazi du Alvarok, Desnivel aldizkariko irakurleek egindako galderei erantzunez. Al Filo-ren izaeraren inguruan, Alvarok dio dokumental handiak ordezkatzen zituela. «Soilik abenturaren edukiarekin, paisaje handietan konpromiso etiko eta estetikoa erakutsiz, seriotasunez etazorroztasunez izan dezake programak zentzua». TVEri kritika gogorra egin dio, bide batez: «Telebista publikoan moldatze prozesuarekin hasi zirenetik eduki arinago eta merkeagoen aldeko hautua egin dute. Eduki horietan morboa eta sentsazionalismoa saritzen da, sakontasun saiorik egin gabe, egun berean ikusi eta hiltzen diren produktuekin». Alvaro bezala, 52 urtetik gorako hainbat profesional TVEtik kanpo utzi zituzten. «Halako zentzugabekeriaren aurka ahotsa altxatu genuenok jazarpena eta diskriminazioa jasan dugu azkenaldian, diktaduraren urte onenetan bezala».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.