Aplikazioa ez da garrantzitsua; bai, ordea, horrekin egiten duzuna

2012ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Informazio falta ez da arazoa gaur. Haatik, informazio desmasia da orain oztopoa. Horregatik, edukiak kudeatzeko tresnak ari dira arreta lortzen azken boladan. «Informazio uholdetik jakin behar da interesen arabera biltzen. Horretarako daude hauek», dio Maite Goñi irakasleak. Tresna orokorrak ziren lehen eta berezitu egin dira orain. Argazkiak bakarrik gordetzeko, Pinterest proposatzen du. Testuak gordetzeko, Scoop.it. Sakelekoentzat sorturikoen artean, Haritz Rodriguez adituak Instagram nabarmentzen du, soilik iPhonerako den arren. Iraungo dute? Hori beste kontu bat da, Goñiren arabera. Garrantzitsua ez baita aplikazioa bera, baizik eta zein funtzio betetzen duen. «Niri denak probatzea gustatzen zait, eta gero aukeratzea zeinek laguntzen didan informazioa kudeatzeko bide zail horretan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.