EITBko langileek gaur eztabaidatuko dute Erredakzioko Estatutu berria

2012ko urriaren 4a
00:00
Entzun
EITBko zuzendaritzaketa Erredakzioaren behin-behineko batzordeak akordio bat lortu dute Erredakzio Estatutu berriaren inguruan. Administrazio kontseiluaren azken bileran aurkeztu zuten testua, eta langileek gaur eztabaidatuko dute aurkeztutako proposamena. Azken hitza administrazio kontseiluak du.

Maiatzean jakinarazi zutenez, EHUko hiru irakasleri estilo liburu bat egiteko eskatu zien zuzendaritzak. Horren truke, erredakzioaren estatutua onartuko dute. Estatutuaren helburu nagusia zuzendaritzaren eta langileen arteko elkarrizketa bermatzea da, hedabide publiko baten barruko kazetarien independentzia ziurtatzeko. Besteak beste, kontzientzia klausula eta sekretu profesionala ageri dira estatutuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.