EITBren publizitate araudia gerarazi du Aralarrek, euskaraz ez dagoelako

2012ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
EITBk egiten duen publizitatea erregulatzeko araudi berria bozketara eraman zuten atzo administrazio kontseiluko bileran. Testua gaztelania hutsez zegoela eta, Aralarren ordezkari Joxi Basterretxeak bozketa bertan behera geratzea eskatu zuen, «harik eta euskarazko testua izan arte». Aralarreko ordezkariaren arabera, EITBren publizitatearen araudia berritzeko eta egokitzeko lantaldea duela hilabete batzuk eratu zen eta azkeneko bileran testuari oniritzia eman zitzaion. Zuzendaritzak administrazio kontseilura euskarazko testua eramateko hitza eman zuen, baina ez du halakorik egin. Bozketa euskarazko bertsioa egon arte atzeratu da. Aralarreko ordezkariak esan duenez, adostutako testua «dezente hobetuta» geratu da. Baina euskarazkoa falta da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.