Euskararen Egunaren karietara, hainbat saio berezi izango dira ETBn
Euskararen Egunari arreta berezia jarriko dio ETBk datorren astean. Hala, Euskararen jatorria: enigma europar bat lana estreinatzeaz gain, beste hainbat emankizun berezi egingo dituzte. Abenduaren 1ean, osteguna, Bernardo Atxaga gonbidatuko dute Anitzele saiora. Abenduaren 2an, euskararen aldeko pilota jaialdia emango du ETB1ek: Xala-Laskurain / Bengoetxea VI.a-Barriola. Abenduaren 3an, azkenik, gau berezia izango da euskarazko katean: batetik, Mihiluze-ren 900. atala emango du, EITBko Maratoirako dirua biltzeko; bestetik, Durangoko Azokari eskainitako Sautrela berezia izango da, eta mahai inguruan bilduko dira Eider Rodriguez, Arantxa Urretabizkaia, Ur Apalategi, Harkaitz Cano, Unai Elorriaga eta Hedoi Etxarte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu