Galizieraren aldeko plataforma bat sortu dute bederatzi komunikabidek

2011ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Vitaminas para o Galegogalizieraren aldeko plataforma sortu dute Galiziako hainbat hedabidek. Galicia Confidencial, Tempos Novos, Praza Pública eta Novas da Galiza dira plataformarekin bat egin duten komunikabide horietako batzuk. Aste honetan aurkeztu dute proiektua, eta ekintzaileek azaldu dute beren helburuak «hizkuntzaren alde egitea, haren erabilera areagotzea eta hedabideok haren gain dugun eraginaz jabetzea» direla.

Horrez gain, galizierazko hedabideak babestuko dituen finantza iturri alternatibo baten inguruan hausnartzera bultzatu nahi dituzte herritarrak, «ama hizkuntzaren aurka egiten dituzten politika eta mozketak arbuiatzeko». 2012ko lehen seihilekoan hasiko dituzte ekintzak, eta parte hartze handia espero dute, «eskaria badagoelako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.