Googlek Android 3.0 sistema operatiboa aurkeztu du

2011ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Belaunaldi berriko tabletentzat sortutako sistema operatibo berria aurkeztu zuen atzo Googlek: Android 3.0 Honeycomb. «Eskuratu nahi den informaziora iristeko bizkorra eta erraza da», azaldu zuen Hugo Googleko ordezkariak. Motorola Xoom izango da lehen tableta sistemarekin. Hiru dimentsiotako irudi ikusgarriak ikus daitezke Honeycomben motor grafikoari esker. Bide solaserako aukera ematen du. Gmail posta elektronikoan, mezuak geruzaka ireki daitezke. CNNk, halaber, Android Market dendarako doako aplikazioa aurkeztu zuen. Tabletarekin edo sakelakoarekin argazki bat atera duen herritarrak, gainera, CNNko iReport sailera bidaltzeko aukera izango du. Android Market dendarako aplikazio berriak sortzera animatu dituzte garatzaileak. Dena den, egun Androidek 100.000 aplikazio ditu, eta Appleren App Storek 350.000tik gora. Applek 10 mila milioi deskargaren marka gainditu berri du, eta Android mila miloiren bueltan dabil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.