EITBko webgunea berritu egin dute aste honetan, komunikazio taldearen «multimedia eta multiplataforma izaerari erantzunez». Telebista eta irratiko ikus-entzunezko edukiak nabarmendu eta zabaldu dituzte, entretenimendu zein informazio alorrekoak. Hala, www.eitb.com berriak diseinua, irudia eta edukiak berritu ditu. Webean barna ibiltzea «errazagoa izan dadin» egin dituzte aldaketak.
Bestetik, sakelako telefono eta antzeko gailu eramangarrietarako bertsio berezia prestatu du EITBk. iPhone eta Android telefonoentzat aplikazioak ere bai. Halaber, itsuek idatzitako edukietara jotzeko tresna ere badu webguneak.
Web berrituaren diseinuaz We Get It enpresa donostiarra arduratu da, eta garapena Bilboko M4F enpresak kudeatu du.
Ikus-entzunezko eduki gehiago 'eitb.com' webgune berrituan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu