Intereconomia kateak milioi erdi euro bildu ditu, laguntza kanpaina baten bidez

2011ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Vallecasko (Madril) Tele K telebistaren ereduari jarraiki, zaleen artean dirua biltzeko deia egin du Intereconomia kateak, eta, zabaldu dituen lehen kalkuluen arabera, 20.000 emari jaso ditu dagoeneko: ia milioi erdi euro.

Uztailaren 15ean hasi zuten kanpaina, lanean jarraitzeko «ezinbesteko» dirua biltzeko. Izan ere, kateak ikusleen %20 galdu ditu ekainetik. Lagun egiteko aukera zabaldu zien zaleei, «independentzia eta askatasuna» bultzatzeko. Hilean 14 euro ematea eskatu diete. Intereconomiako ordezkariek zabaldu dutenez, 5.000 bazkide zituzten joan zen ostiralerako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.