Nafarroan, apirilaren 2an amaitu zen irrati proiektuak aurkezteko epea. EAEn bezala, hilabeteko epea baino ez dute izan emisorek proiektuak prestatzeko. 44 lizentzia banatuko ditu Nafarroako Gobernuak, horietatik bi baino ez Iruñean. Euskarazko erreserbarik ez da egon.
Nafarroako Gobernuak adierazi du lehiaketaren helburuak honako hauek direla: «Dial pluralago bat lortzea, lizentziarik gabeko emisorei aukerak emanda; tokiko edukiak bermatzea enpresa proiektu sendoetan oinarrituta, ekonomiaren sortzaile izanik; euskararen presentzia sustatzea eremu euskaldunean eta mistoan». Lehiaketaren puntuaketari dagokionez, puntuen %50 irrati eskaintzari dagozkie, %30 ekonomia eta lana sortzeari eta %20 egokitzapen eta berritasun teknikoari.
Nafarroako Gobernuak dio tokiko edukiak bermatu nahi direla lehiaketaren bitartez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu