Ikerketak azaleratu duenez, Alderdi Sozialista da albistegietan gehien agertzen den alderdia; ETBko bi kateetako albistegietan denboraren %70 gainditzen du. Ikerketaren arabera, Radio Euskadin, PSEren eta EAJren albisteak nahiko orekatuta daude. Euskadi Irratian, berriz, EAJ dago lehenengo postuan, agerraldien %33,8ekin; PSOEk agerraldien %26 betetzen ditu.
Haatik, sentsibilitate eta aldedi politikoen agerpen aldia ez datorrela bat ordezkapen sozialarekin salatu du LABek, «PSE-PP itunarekin baizik». Gaineratu dutenez, albistegiak alderdikeriaz erabiltzen dira, eta ezker abertzaleari buruzko informazioak iragazkitik pasatzen dituzte. Izan ere, ezker abertzalearen presentzia %6,1ekoa da, eta hitza kasuen %30,2etan soilik ematen zaio; gainerako %69,8etan esatariak informatzen du.
PSE-PSOEren albisteek denboraren %70 gainditzen dute ETBko bi kateetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu