SGAE eta CEDRO kritikatzen ditu Stephane M. Gruesoren dokumentalak

2011ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
SGAEren aurka ekimen bat martxan jarri dute Extremadurako Montijo herrian, eta hor hasten da ¡Copiad malditos! dokumentala. Ondoren, jabetza intelektualaren inguruan hainbat iritzi biltzen ditu Stephane M. Gruesok. Horrekin batera, bere dokumentala creative commons lizentziapean sortzeko eman beharreko pausoak agertuko dira. Javier de la Cueva eta David Bravo abokatuak gaiaz ariko dira. SGAEko zuzendari Enrique Loras agertzen da dokumentalean, baita CEDROko zuzendari Magdalena Vinent ere. Lanaren egilea, ordea, ez dute konbentzitzen SGAEko bazkide egiteko. Eta azkenean, TVEren baietzaren ostean, creative commons lizentziapean jarriko du bere dokumentala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.