Topaketen egitaraua

2011ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun

1. EGUNA-OTSAILAK 3



10:00. Foroaren eta konferentzien aurkezpena, Hendaiako herriko etxean. Parte-hartzaileak: Euskararen Erakunde Publikoa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Jean Baptiste Salaberri Hendaiako alkatea, Aitziber Zapirain Antxeta irratiaren koordinatzailea eta Maria Pia Matta Amarc-eko presidentea.

11:00. Hitzaldia: Komunikazioa eta Hizkuntza gutxituak: terminoak kokatzen... Euskal esparru komunikatiboa aztertzen. Hendaiako herriko etxean. Solaskideak: Martxelo Otamendi, Aitor Zuberogoitia eta Josu Amezaga.

16:00. Hitzaldia: Globalizazioa, informazio-komunikazioaren aroa eta komunikazio eskubidea. Donostian, Ibaetan. Solaskideak: Maria Pia Matta Amarc-eko presidentea eta Emmanuel Boutterin SNRLko presidentea.

19:30. Hitzaldia: Adierazpen askatasuna larrialdi eta berreraikuntza prozesuetan; Txileko irrati komunitarioen egoera. Hernanin, Biteri kultur etxean. Solaskideak: Maria Pia Matta eta Mariano Sanchez.

2. EGUNA-OTSAILAK 4



09:00. Hitzaldia: Irratiak gatazka testuinguruetan; zein lan eta zein ekarpen egiten dute eta egin dezakete. Irlandako kasua. Irungo La Sallen.

11:00. Tailerra: Esperientziak konpartitzen. La Sallen.

16:00. Hitzaldia: Komunikazio eskubidearen bermean alor legalaren azterketa; Espainiako ikus-entzunezko legedi berria. Irungo udaletxean. Hizlariak: Ramon Zallo, Angel Garcia Castillejo eta Mariano Fernandez.

18:15. Hitzaldia: Itxiera hitzaldiak. Irungo udaletxean. Hizlariak: Emmanuel Boutterin eta Agustin Hernan.

3. EGUNA-OTSAILAK 5



Europa osotik etorritako irratien ordezkariei euskal esparru komunikatiboa ezagutzeko aukera emango diete, Euskal Irratien eta BERRIAren egoitzetara egindako bisitekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.