Maitane Burusko. Esan Erran irratiko esataria

«UPN-PSN gobernuaren gorrotoak eraman gaitu gauden lekura»

urtzi urkizu
2012ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Zein izan da Esan Erran irratia itzaltzearen arrazoia?

Erabaki politiko baten ondoriozko arrazoi ekonomikoa izan da. Ez da borondatez eta gogo onez hartu dugun erabakia. Egoera larrietan erabaki larriak hartu behar izaten dira, eta oraingoan behartuta ikusi dugu geure burua irratia, oraingoz, isiltzeko. Besteak beste, Nafarroako Gobernuak diru laguntzak desagerraraztearen ondorioz. Kolpe latza izan da; orain arte arrastaka, oztopoak gainditzen, estu eta larri ibili gara, baina irauteko lanetan eta sinesten genuen horretan indar eta ilusio guztia jarriz.

Itzultzeko aukerarik ba al dago?

UPN eta PSNren gobernuak eraman gaitu gauden lekura, beren harrokeriak, gorrotoak eta ezjakintasunak, alegia. Baina, egunen batean gauzak aldatuko direlakoan gaude, esperantza ez omen da sekula galdu behar. Aldizkariak gure etxeetara iristen jarraituko du, eta uhinak guztion artean berreskuratuko ditugu. Horretarako, orain dugun aukera bakarra auzolana da. Hasi gara mugitzen, lantaldeak osatzen, irratian ahotsa jartzeko jendea antolatzen...

Zer baldintza beharko lirateke normaltasunez irratia itzultzeko?

Euskaraz ari garen hedabideontzat normaltasuna euskararen normalizazioak ekarriko du. Herri honetan gure hizkuntzan bizitzerik ez dagoen bitartean zaila izanen da dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.