'Vilaweb+' irakurleen komunitatea iazko uztailean jarri zuten martxan

2012ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Vilaweb katalanezko atariak irakurle komunitate bat sortu zuen iaz, komunikabidearen finantzaketan laguntzeko eta haren independentzia editoriala indartzeko. Parte hartu nahi dutenek lau modalitate dituzte aukeran. Harpidetza kolektiboan, elkarteek eta enpresek Vilaweb plataforma gisa erabil dezakete, baita bere instalazioak ere. Banakako harpidedunei mezu elektroniko bat bidaltzen diete eguerdian, erredakzioko prozesuan parte har dezaten. Hilean behin, hamar irakurlek pertsonaia bat elkarrizketatzen dute telebista saio batean, kazetaririk gabe. Eta, hilean behin, aldizkari bat ere eskaintzen diete harpidedunei, sakoneko edukiekin. «Komunitatea ondo doa, baina uste baino askoz mantsoago. Konturatu gara jendeari kostatzen ari zaiola kontzeptua ulertzea», dio Partalek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.