Dominak harro erakusten ditu The Guardian egunkariak, baina badu, halere, horren distiratsua ematen ez duen orban bat paparrean: Wikileaksauzia.
Julian Assange eta egunkaria elkarrekin aritu ziren hasiera batean AEBetako mezu diplomatiko sekretuak publikatzen. Baina, prozesuan, bien arteko harremana hautsi egin zen, oraindik argitu ez diren arrazoiengatik. Geroztik, egunkariak gogor jo du Assangeren aurka. Hil honen hasieran, Wikileaksek salaketa jarri zuen kazetaren kontra, mezu sekretuak «arduragabeki argitaratzeagatik». Izan ere, arriskuan egon zitezkeen berriemaileen izenak kentzeko lana hartzen zuten mezuok plazaratu aurretik, baina The Guardian-eko David Leigh kazetariak Wikileaksen inguruko liburu batean fitxategi gordinak irekitzeko pasahitza argitaratu zuen.
Wikileaks eta 'The Guardian'-en arteko harreman gatazkatsua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu