Bozak aurreratzeko eskatuko du Netanyahuk, bi ministro kargutik kendu ostean

2014ko abenduaren 2a
18:34
Entzun

Yair Lapid eta Tzipi Livni Finantza eta Justizia ministroak kargutik kentzearekin batera, parlamentua desegin eta haueskundeak aurreratzeko eskatuko du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak.

Gobernuaren politikei "oposizioa" egiten dietelakoan egotzi ditu gobernutik: "Azken asteetan, Lapid eta Livni ministroek nik zuzendutako gobernuari gogor egin diote eraso. Ez dut nire gobernu barruan oposizio gehiago onartuko". Kargugabetzeak jakinarzteko oharrean, Netanyahuk erantsi du "lehenbailehen" hauteskundeak aurreratzea ere galdegingo duela.

Formalki, oraindik zutik dirau gobernuak, hura osatzen duten bi alderiedako batek ere ez duelako akordioa apurtu eta 48 orduz ministro karguan jarraitzen dutelako Yesh Atid alderdiko bi ministroek. De facto, ordea, gobernua osatzen duen koalizioaren haustura eragingo du Livni eta Lapid kaleratzeak. Izan ere, gehiengoa galduko luke parlamentuan —120 legebiltzarkidetik 68 ditu egun—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.