#morrallaNaizEtaHarroNago eta #JeSuisMorralla; sarea astindu du De Andresek

2015eko apirilaren 16a
09:58
Entzun

Hizkuntza politikaren alorrean PPk udal eta foru hauteskundeei begira aurkeztuko dituen neurrien berri eman dute Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak eta Iñaki Oiartzabal PPko legebiltzarkideak. Agerraldian, egungo hizkuntza politika kritikatu du De Andresek, eta "euskararen kontura" bizi diren elkarteei egotzi die "Bildu, Batasuna eta hor dabilen jendilajearen" alde jardutea —gaztelaniaz esan du, morralla hitza erabilita—.

Erreakzio soka luzea eragin du De Andresen agerraldiak, sare sozialetan  #morrallanaizetaharronagoeta #Jesuismorralla traolak sortzeraino. Dozenaka izan dira De Andresen hitzak arbuiatu dituzten herritarrak; batez ere euskaraz, baina baita gaztelaniaz ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.