Noiz sortua: 2015-05-28 08:09:58

polizia operazioa

Bi lagun atxilotu dituzte Miarritzeko polizia operazioan

Ustez ETAk armak gorde dituen Miarritzeko etxe bat arakatzen ari da Polizia. Armak zigilatzeko ETAren egituraren kontrako polizia operazioa dela esan du Espainiako Barne Ministerioak. Euskal Irratien arabera, Nathalie Chasserieux etxearen jabea eta haren bikotekidea dira atxilotuak.

Polizia, Miarritzeko Cambarre etxearen atarian./
Polizia, Miarritzeko Cambarre etxearen atarian./ Bob Edme

Joanes Etxebarria -

2015eko maiatzak 28

Gaur goizeko seietan abiatu dute Guardia Zibilaren eta Frantziako Poliziaren arteko polizia operazioa Miarritzen. Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, armak zigilatzeko ETAren egitura "tekniko-logistikoaren kontrako" polizia operazioa da. ETAk 2014ko uztailean iragarri zuen zeregin horretan hasiko zela. 

Oraindik, Miarritzeko Posta kaleko Cambarre etxea arakatzen ari da Polizia; batik bat, behe solairuko garajean ari dira miaketa lanetan.

Bertan bizi zen Nathalie Chasserieud etxearen jabea eta haren bikotekidea atxilotu egin ditu Poliziak. Espainiako Barne Ministerioaren oharrean jartzen duenez, T.V. inizialekin hasten dira gizonezko atxilotuaren izen-abizenak. 

Polizia iturriek adierazi dute armategi "garrantzitsua" topatu dutela. Hala ere, ez dute kopuru zehatzik eman. Tartean lehergailuak daudela esan dute, baita autoen matrikulak faltsutzeko gailuak ere. Polizia operazioak zabalik jarraitzen du. 

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak polizia operazioaren balorazioa egin du: "ETAk ez baditu armak ematen, guk kenduko dizkiogu". Esan du ETAren aurkako operazio "garrantzitsuena" dela 2012az geroztik: "ETA ia suntsituta dago. Presoak eta ezer gutxi gehiago du, eta gero eta gutxiago".

Armagabetze prozesua

2014ko uztailaren 15eko datarekin publiko egin zuen agiriaren arabera, egitura "tekniko-logistikoa" osatzen ari zen ETA. Egitura horren egitekoa armategien zigilatzea bururaino eramatea zen. Halaber, lan politikoetarako egitura indartuko duela ere jakinarazi zuen ETAk. "Bake prozesuak aurrera egin dezan aldeen arteko elkarrizketak sustatzea helburu" duten lanetan ere indar berezia egingo zuela iragarri zuen.

Hain zuzen, berregituraketaren "lehen zutabeak" lotura zuzena du ETAk otsailean iragarritako "armategien zigilatze egiaztatua" gauzatzearekin. Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak jakinarazi zuenez, erakunde armatuak arma eta lehergaien "kopuru jakin bat" zigilatu zuen, eta hori "behin betiko desarmatzearen aurretiko pauso garrantzitsutzat" eman zuen batzordeak. Bideo bat argitaratu zuten; bertan ageri dira Ram Manikkalingam eta Ronald Kasrils batzordeko kideak, ETAko kideekin batera, armak zerrendatuz. 2014ko urtarrilekoa da bideoa. 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 26an eguneratua, 20:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 11 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.634 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.027 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Berra adinekoen egoitza. ©JON URBE / FOKU

Ekainaren 8tik egin ahalko dira bisitak Gipuzkoako zahar etxeetan

Berria

Egoiliar bakoitzeko senide bakarra joan ahal izango da bisitan, eta segurtasun neurriak zorroztuko dituzte. Gipuzkoako zahar etxeetan 167 pertsona hil dira izurria hasi zenetik; gaur egun 22 eri daude, bi egoitzatan.

Maiatzaren 11an igaro zen lehen fasera Hegoaldea ©Marisol Ramirez, Foku

Hegoaldea lehen fasera igaro izanaren arrazoiak eman ditu Espainiako Gobernuak

Ainhoa Larretxea Agirre

Espainiako Osasun Ministerioak zehaztu du egoera epidemiologiko «ona» izan dela Nafarroa pasatzeko arrazoia; Osakidetzak pazienteak artatzeko duen «gaitasun handia», berriz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa igarotzekoa. Maiatzaren 11n aldatu zen lehen fasera Hegoaldea.

Txagorritxu ospitaleko laborategiko irudi bat. ©Gorka Rubio / Foku

Datuen peskizan (eguneko laburpena)

Pello Urzelai

Beste zazpi pertsona gehitu behar dira koronabirusarekin hildakoen zerrendara. Bost EAEn, bi Nafarroan. PCR bidezko 11 positibo berri agertu dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna