Konponbideari begira

HNTarentzat "premiazkoa" da EAJren eta Sorturen aldebiko harremanak hastea

Bake prozesua “fase kritikoan” dagoela dio, eta aurrera egin dezan proposamen batzuk egin ditu. Lehendabiziko aldiz egin du txostena publiko. EAJ eta Sortu iraganari buruzko balorazioan ados jarrita, presoen egoera aldatu eta armagabetzea azkartuko litzatekeela uste du.

Harremanetarako Nazioarteko Taldeko Brian Currin eta Alberto Spektorowski kideak, Sorturen ordezkariekin bilera egin ondoren, irailaren 23an. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
Ainhoa Oiartzabal Azketa.
2015eko urriaren 16a
10:12
Entzun

Iragan irailaren 23tik 25era Euskal Herriko hainbat erakunderekin zein eragile politiko eta sozialekin izaniko hartu-emanen ostean txosten bat egin du Harremanetarako Nazioarteko Taldeak bake prozesuaren egoerari buruz. Eta bake prozesua “fase kritikoan” dagoela iritzita, publiko egitea erabaki du.

Oztopoen artean bi seinalatzen dituzte batik bat: Espainiako Gobernuaren jarrera, zeinak terrorismoaren kontrako estrategiarekin jarraitzen duen; eta, ETAk “arma arriskutsuak” edukitzen jarraitzea.

Egoera ikusita, jarrera horiek aldatzeko zain egon gabe, Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketarik gabe oztopo horiek gaindi ote daitezkeen galdegiten du HNTk. Beren ustez, badira alderdi “klabeak”, azken urteetan bake prozesuan aurrera egiteko borondatea agertu dutenak, hain zuzen. “Alderdi hauen erantzukizuna da baldintzak  sortzea Espainiako edozein Gobernuari ezinezkoa egin dakion etorkizunean ez negoziatzea”.

HNTaren arabera, Eusko Jaurlaritza biktimekin egiten ari den lana zein EAJ eta Sorturen arteko harremanek negoziazioaren atea irekitzen lagundu dezakete Madrilen.

EAJren eta Sorturen arteko aldebiko elkarrizketekin berriro hastea “lehentasunezkoa” dela deritzo. HNTren ustez, iraganaren ebaluazio etikoari buruzko desadostasunek eten zituzten harreman horiek; zehazki, ezker abertzaleari eta presoei eskatzen baitzaie iraganari buruzko hausnarketa kritikoa plazaratzea. Desberdintasunak, ordea, “erredakzio mailakoak” direla uste dute, eta beraz, bitartekari batengana jotzea galdegiten die, “eta beharrezkoa bada, legelari independenteengana”.
“Gure ustez erredakzio adostu bat aurrerapauso handi bat izango litzateke adiskidetzean, presoen egoeran eta ondorioz, armagabetzean”.

Eusko Jaurlaritzari, berriz, biktimekin hasi duen lanarekin jarraitzeko eskatzen diote. “Nafarroako Gobernuarekin eta Ipar Euskal Herriko erakunde nagusienekin elkarlana bilatzen” lan egin dezala ere proposatzen diote.

Liderrei kritika

Elkarbizitzari dagokionean, ondoko oharra egiten dut HNTak: “Ez dugu nahikoa adiskidetze ikusten bake prozesua gidatzen ari diren liderren bihotz eta buruetan”. Horrek, aldeen arteko konfiantza giroan ez duela laguntzen  diote.

Konfiantza giro hori zaintze aldera, Ipar Euskal Herrian azken bi urteetan alderdi politikoen artean izaten ari diren harremanekin segi behar dela deritzote, eta, EAEn zein Nafarroan bakearen alde abiatu diren ekimenei babesa erakutsi behar diela.

Presoen aferarekin lotuta, Frantziako Gobernuari galdegiten diote ekar ditzala Euskal Herriko gertuko kartzelatara Frantzian dauden euskal presoak. Eta Eusko Legebiltzarra PPk berriki aurkeztu duen proposamenari eustera animatu dute, “Bakeraren aldeko Ponentzia lehengoratzeko”.

Azkenik, Espainiaren eta Frantziaren konpromisorik gabe armagabetzea zaildu egiten arren, ETAri eskatzen diote “sortzaile” izateko eta armagabatze batzordearekin hartutako konpromisoarekin aurrera jarraitzeko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.