Chourraut: "Ama eta eliteko kirolaria izatearen apustua egin genuen, eta irabazi egin dugu"

2016ko abuztuaren 12a
12:23
Entzun

Urrezko domina astuna eskegita zuela eta irribarrea erantzi ezinik egin zien kasu kazetariei.

A zer nolako unea, ezta?

Sorpresa hartu dut, jaitsieran ez nuelako nire burua ondo sumatzen, baina denbora bikaina izan da. Hau ametsa da, egia bilakaturiko ametsa. Eta, era berean, lan askoren fruitua. Duela lau urte apustu handia egin genuen eta ondo atera zaigu.

Amatasunaz ari zara?

Bai. Emakumeok geure jardun profesionala eta amatasuna bateratzeko arazo handiak ditugu. Kontziliazioa ez da erraza; kirolean ere ez. Bide luzea izan da honaino, asko inbertitu dugu gure alabarekin. Beti gurekin eramaten dugu, urte garrantzitsuak direlako. Zorionez ondo irten da.

Londresko arantza atera al duzu? Han gutxigatik ez zenuen lortu urrea.

Orduan hasi nintzen urrea lortzeko entrenatzen. Hemen ezin da ezer aurretik jakin, baina nik sasoi onean iristeko egin dut lan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.