Albistea entzun

Politikaldia Nazio Estrategian jardunaldiak antolatu ditu Orreagak

Abenduaren 13tik 15era izango dira Koldo Mitxelena Kulturunean. Orreaga elkarteak antolatu ditu, UEUren laguntzarekin. "Geure menderakuntza arazo estrukturalari aterabidea ekar diezaiokeen errealismo politikoaren ardatzak zeintzuk diren herritarrei jakinarazi eta helarazteko asmoz"

Jardunaldien aurkezpena, gaur, Donostian.
Jardunaldien aurkezpena, gaur, Donostian. Gorka Rubio/Argazki Press

Enekoitz Telleria -

2016ko azaroak 30 14:36

"Politikak duen garrantziaz eta zentraltasunaz" ohartuta antolatu ditu Orreaga taldeak Politikaldia Nazio Estrategian izeneko jardunaldiak. Elkarteak "ezinbestekoa" deritzo zientzia politikoaren arauak ezagutzea, "zein diren eta nolakoak, politikaren xake taulan aritzeko eta irabazteko". Testuinguru horretan antolatu ditu jardunaldiak. Donostian aurkeztu dituzte, Koldo Mitxelena Kulturunean. Helburua: "Geure menderakuntza arazo estrukturalari aterabidea ekar diezaiokeen errealismo politikoaren ardatzak zeintzuk diren herritarrei jakinarazi eta helaraztea".

Hiru eguneko jarduna izango da, eta gaika antolatu dituzte egunak. Abenduaren 13an Politikaren Oinarrizko Kontzeptuak goiburu hartuta ariko dira. 18:00etan Olatz Zugasti kantari eta musikariak egingo du jardunaldien aurkezpena. Mahai ingurua ondoren: Norabide politikoa gazteen ikuspuntutik. EHUko eta Mondragon Unibertsitateko ikasleek hartuko dute parte. Ondoren, egoera politikoaren diagnosia egingo du Jesus Arregi EHUko irakasleak. Atsedenaldia artekoa, Izaskun Elezgarai EHUko eta UEUko irakasleak osatuko du. 20:00etatik aurrerako bi hitzaldiak Mikel Erauskin ekonomialariak eta Ane Ablanedo NUPeko eta UEUko irakasleak emango dituzte. Aurrenekoaren hitzaldia: Politika: subjektu ala objektu izan. Bigarrenarena: Demokrazioa ala herri menderatua?

Abenduaren 14an Burujabetasunetik goiburupean ariko dira. Arratsaldeko lehenengo partean (18:15-19:00), Asier Ipiñazar ingeniaria batetik, eta Pako Aristi idazlea bestetik. Azken partean (19:20-20:30), Naroa Anabitarte EHUko irakaslea batetik, eta mahai ingurua bestetik: Joxe Manuel Odriozola idazlea eta Eneko Bidegain idazle, kazetari eta irakaslea.

Abenduaren 15a izango da azken eguna. Estatuaren Berrezarpena goiburuduna. Arratsaldeko lehenengo partean (18:15-19:00), Mikel Erauskin ekonomialaria ariko da batetik, eta Naroa Anabitarte bestetik. Azken partean (19:20-20:30), Ane Ablanedo irakaslea eta Asisko Urmeneta irudigilea.

 

 

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

«EH Bai ezkerreko indar nagusia da Ipar Euskal Herrian»

«EH Bai ezkerreko indar nagusia da Ipar Euskal Herrian»

Ekhi Erremundegi Beloki

Etxebizitza eta osasun arloetan jarri du azpimarra Patxi Dutournier EH Baiko hautagai ordezkoak. Abertzaleen indarra hazten ikusten du, baina hauteskundeei begira herritarrekin pedagogia egiteko beharra aipatu du.

Harriet Iragi, epaiketa batean. ©Sergio Barrenetxea / EFE

Harriet Iragi euskal presoa gerturatzearen kontrako helegitea onartu du Madrilgo Auzitegiak

Berria

Daniel Portero Dignidad y Justiciako presidenteak helegitea jarri zuen Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak Harriet Iragi euskal presoa Castellongo espetxetik Logroñokora gerturatu zutelako. Helegitea onartu egin du auzitegiak.

ELA-Ertzaintzaren elkarretaratzea, gaur, Bilbon ©Aritz Loiola / Foku

ELA-Ertzaintzak uste du Segurtasun Sailaren jarduerak «oinarrizko arauak» urratzen dituela

Gotzon Hermosilla

Sindikatuaren iritziz, jokabide hori aldatu ezean «Ertzaintzaren legitimazio soziala» arriskuan egongo da 

Josu Urrutikoetxea, Parisko auzitegi batetik ateratzen, aurreko epaiketa saio batean. ©YOAN VALAT / EFE

Elkarrizketa saiakerak kontatu ditu Urrutikoetxeak epailearen aitzinean

Ekhi Erremundegi Beloki (berriemaile berezia)

Urrutikoetxeak Parisko Zigor Auzitegian erran du «Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren ordezkari» izan zela Osloko elkarrizketa saiakeretan, eta Norvegiako Gobernuaren babespean aritu zela

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna