Elkarrizketa aurrerapena

Luis Mari Elustondo: "FIFAren egun ofizialetan jokatzea falta zaigu"

Tunisiaren aurkako partida jokatuko du bihar Euskal Selekzioak San Mamesen. FIFAren egutegi ofizialetik kanpo jokatuko du selekzioak aurten ere, baina horregatik, Gabonetako partida ez dagoela soberan uste du Luis Mari Elustondo Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak. Nolanahi ere, erronka egutegi ofizialetan jokatzea dela dio.

jarraia130119.jpg
unai zubeldia
2016ko abenduaren 29a
07:50
Entzun

Euskal Selekzioaren urteroko partidaren atarian, Luis Mari Elustondori egindako elkarrizketa kaleratuko du bihar BERRIAk. Tunisia "goi mailako taldea" dela dio, eta San Mames betetzea zaila izango den arren, zale asko batzea espero duela iragarri du.

Federazioko presidenteari lau urte gelditzen zaizkio karguan, eta denbora horretan ezusteko pozgarriren bat ematea espero du.

Elkarrizketa osoa bihar BERRIAn.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.