Erreakzioak

Pozez hartu dute eragileek Euskal Elkargoaren sorrera

Ekhi Erremundegi Beloki.
2017ko urtarrilaren 23a
20:25
Entzun

Poza agertu dute Euskal Elkargoaren batzarrean izan diren eragileek, Ipar Euskal Herriko erakundearen sorreragatik. Horra erreakzio batzuk:

Txiki Muñoz (ELA): "Hautetsiek egin duten lana goraipatu nahi dugu. Oso pozgarria da Ipar Euskal Herrian elkargoa sortzea. Euskal Herriaren ikuspegitik, elkargo bat egongo da EAErekin eta Nafarroarekin lankidetzan aritzeko, elkargo bat herritarrek beren eskaerak egiteko".

Maddalen Iriarte (EH Bildu): "Egun histirikoa da, dudarik gabe. Lehen urratsa da, orain ekiten jarraitu beharko da. Ipar Euskal Herria erakunde batean elkartuko da lehen aldiz, eta hori oso garrantzitsua da. Eragileen arteko elkarlana azpimarratzekoa izan da; Hego Euskal Herritik asko dugu ikasteko".

Marian Elorza (Eusko Jaurlaritza): "Egun berezia da, Ipar Euskal Herriak lehen aldiz instituzio politiko bat izango duelako. Elkargoko presidentea hautatzeak garrantzia handia du. Gaurko batzarrean erabaki garrantzitsuak hartuko dituzte, erakundea martxan has dadin. Guk aukera bezala ikusten dugu, eskumenak eta baliabideak izango dituelako. Elkarlanerako aukera bat da, Ipar Euskal Herriarekin adostu beharrekoa".

Imanol Lasa(Gipuzkoako Diputazioa): "Ilusioz eta hunkituta gaude. Aspalditik amets egin dugu erakunde berri honekin. Gipuzkoak historikoki elkarlana burutu izan du mugaz gaindi, eta errealitate berriak aukera gehiago irekiko ditu, ez soilik herriekin, baizik Ipar Euskal Herri guztiarekin aritzeko elkarlanean".

Imanol Landa(Eudel): "Elkargoaren oinarria udalerriak dira, euskal udalgintzarentzat historikoa da. Aukera, Ipar eta Hego Euskal Herriaren elkarlanerako, solaskide bakarra izango delako orain. Gaur hemen gaude, elkarlanerako borondatea erakusteko; orain artekoa jarraitu eta areagotzeko eskua luzatua dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.