Euskal presoak

Martxoaren 25erako manifestaziora deitu du Bagoazek Baionan

Oier Gomezen eritasuna biziki larria dela eta urgentziazko egoeran dela ohartarazi dute. Otsailaren 2an, zigor etete bat eskatu zuten Gomezen abokatuek.

Ekhi Erremundegi Beloki.
2017ko otsailaren 23a
12:18
Entzun

Pitie Sapetriere ospitaleko medikuen txostenaren arabera, Oier Gomezen bizia arriskuan da. Sarkoma tumorea ezin izan diote osoki kendu, eta bere egoerak mediku zaintza handia eskatzen duela azpimarratu dute; besteak beste, radioterapia, kimioterapia eta kinesiterapia iraunkorrak behar dituela diote txostenean: "Presondegian egotearekin batera ezina da".

Bagoaz kolektiboak ohartarazi du, gaur egun orain, bereziki zaindutako presoa dela Gomez, DPS estatusa duena. "Horrek bere egunerokoa baldintzatzen du: segurtasun neurri zorrotzak betetzera behartua da", deitoratu du Emili Martin kolektiboko kideak. Horregatik, zigor etete eskaera bat egin zuten euskal presoaren abokatuek otsailaren 2an.

Bagoaz kolektiboak salatu du euskal presoek egoera inhumanoa bizi dutela gaur egun. PSn gobernuaren erantzunkizuna arbuiatu dute. "PSn gobernuaren ausardia politiko falta agerikoa da; euskal presoen askatze prozesua blokeatzen du". Horregatik, interpelazio lan bat abiatuko dutela adierazi du Martinekin, bai Frantzia mailan bai Euskal Herrian, sostenguak bilatuta. Martxoaren 25erako aurreikusia zuten manifestazioaren leloa ere egokitu dute larriki eri diren eta kondena luzeak dituzten euskal presoen askatzea eskatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.