Frantziako Gobernua, gustura

2017ko apirilaren 8a
22:06
Entzun

Bernard Cazeneuve Frantziako lehen ministroak gauean ohar bat plazaratu du, eta esan du "armagabetzea soilik justiziaren autoritate pean" egin dela eta bere gobernua pozik dagoela, "baretasunean eta bortizkeriarik gabe egin delako". Hark jakinarazi du nazioarteko egiaztatzaileek goizean goiz Baionako prokuradoreari eman diotela ETAren armategien lokalizazioaren berri.

 

"Aro berri bat" zabaldu dela adierazi du Cazeneuvek. "Espero dut bost hamarkadako bortizkeriaren bukaera adierazten duela, eta espero dut, Euskal Herrian sekula falta izan beharko ez zen bake iraunkorreko aro berri bat irekitzen duela".

Lehen ministroak ere biktimak gogoratu ditu, ETAk hildako azkena: Serge Nerin jendarmea (2010). Espainiaren eta Frantziaren arteko "elkarlanaren" garrantzia azpimarratu du. "Espainiako justiziarekin elkarlanean arituko dira argitzeko ea arma horiek bidean diren kasuak argitzeko balio dezaketen. Hala, armagabatzea osoa izanen dela egiaztatzen ahalko dute".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.