Zentralaren inaugurazioaren bideoa (1971), TVEn

2017ko abuztuaren 1a
16:14
Entzun

[Youtube]https://www.youtube.com/watch?v=bJuU_CJVWqo[/Youtube]

1971ko irailaren 27ko data du GaroƱako zentral nuklearraren inaugurazioaren bideoak, TVEren NODO sailean emititu zenak. Francisco Franco Espainiako diktadoreak bisita egin zuen Nuclenorren instalaziora, plaka bat agerian jarri, eta martxan ezarri zuen, bideoaren editorearen hitzetan "bere espezialitatean Europako zentral handiena" zena.

Espainiako diktadurarentzat modernizazio ikur izan ziren, 1970eko hamarkadan, elektrizitatea sortzeko zentral nuklearrak. GaroƱakoak 41 urteko bizitza izan du, eta martxan jartzen lehenetakoa izan bazen, itzaltzen ere lehenetakoa izan da. Bost urtez geldirik egon da, behin betiko itxiera berretsi den arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.