Araba Euskaraz

Araba Euskaraz iristeko 'irrikitan'

Argantzun ikastolakoek hirugarrenez antolatuko dute Araba Euskaraz. Lehen Hezkuntzako zikloa irekitzeko baliatu nahi dute.

jarraia147288.jpg
Kerman Garralda Zubimendi.
2017ko azaroaren 28a
17:54
Entzun

Datorren urteko Araba Euskaraz mamitzen ari da, eta gaur aurkeztu dituzte, Gasteizko Armentia ikastolan, logotipoa, leloa, data eta helburuak.

Argantzunen izango da 2018ko Araba Euskaraz, ekainaren 17an. Argantzun TrebiƱuko konderrian dago, eta, euskaraz irakasten dutenez, Burgosko administrazioaren laguntzarik ez dute. Horregatik, orain arte ezin izan dute zabaldu Lehen Hezkuntza zikloa, baina Arabako ikastolen aldeko festa baliatuko dute jauzi hori emateko. Irrikitan da aukeratu duten leloa, antolatzaileak gogo biziz baitaude euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko, Ikastola handitzeko, TrebiƱu Araba dela esateko...

Gurasoek eta herritarrek osatutako lan batzordeak eratuta daude jada, eta ibilbidea ere "ia-ia" finkatuta dago. Kamisetak eta gainerako produktuak ere salgai daude dagoeneko, eta laster on line denda ere zabalduko dute.

Argantzun ikastolak 50 ikasle inguru ditu egun. Lehen Hezkuntza zikloa zabaltzean zifra hori bikoiztea espero dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.