Kupoa

Espainiako arartekoak ez du kupoaren aurka egingo

Ahora Plataformako buru Gorka Maneirok eta bi militante sozialistak aurkeztu zuten salaketa atzera bota du arartekoak, argudiatuz ez dagoela hark Konstituzioa urratzen duela esateko "froga sendorik".

Gorka Maneiro, artxiboko argazki batean. VICTOR LERENA, EFE
2018ko apirilaren 2a
07:14
Entzun

Iazko azaroan onartu zuen Espainiako Kongresuak kupoaren gaineko bost urterako akordioa. Ordea, Ahora Plataformako buru Gorka Maneirok eta bi militante sozialistak hitzarmena salatu zuten Espainiako aratekoaren bulegoan, argudiatuz "aditu askok" kritikatu dutela "argudio sendoak erabiliz" kupoa erabakitzeko erabiltzen diren irizpideak.

Baina salaketa atzera bota du Francisco Fernandez Marugan arartekoak, esanez, zehaztasuna eta frogak falta zaizkiola, eta gogoraraziz asko direla "negoziazio politikoen bidez" hitzartzen diren legeak. Bide batez, arartekoak nabarmendu du Espainiako Kongresuak berretsi egin zuela akordioa eta lehen irakurketan egin ere, "horrek murriztu egiten du parlamentariek haren aurka egiteko dituzten aukerak, baina ez ditu erabat bertan behera uzten".

Arartekoak baztertu egin du baita ere kontzertuak erkidegoen arteko desoreka eragiten duen argudioa, esanez "lurraldeen arteko elkartasuna instituzioen arteko leialtasunetik eta elkarlanetik eratorritako beste mekanismo batzuen bidez" adierazten dela.

Ordu batzuk lehnago, Aitor Esteban jeltzalea lasai agertu da gaiaren inguruan, baina ohartarazi du "akats izugarria" litzatekeela akordioaren aurka egitea. "Ezagutzen dut Marugan, eta agian ezustekoren bat hartuko dut, baina ez dut uste", erantzun du salaketaren inguruan galdetuta.

Estebanen iritziz, alderdiek urrats hori egin ez badute, "harrigarria" litzateke arartekoak halakorik egitea. "Alderdiak ahalegindu dira kupoaren aurka egitek parlamentu batean baino gehiagoan eta ez dute ezer lortu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.