Prezioak

Inflazioa %1,1era igo da martxoan

Prezioen hazkundea iazko martxokoa baino apalagoa izan bada ere, KPI gorantz eraman dute elikagai, erregai eta Aste Santuko aisialdi eta pakete turistiko garestiagoek.

Erregai garestiagoak eragina izan du KPIaren hazkundean. SERGIO BARRENETXEA / EFE
Irune Lasa.
2018ko apirilaren 13a
11:37
Entzun

Kontsumo gaien salneurriek iazko urtearen hasieran izandako garestitzearekin alderatuta, prezioen goranzko joera apalagoa izaten ari da 2018. urteko lehen hilabeteetan, eta ondorioz, kontsumo prezioen indizea oraindik nahiko urrun dago iaz ikusitako %2ko hazkundeetatik. Hala ere, prezioek gorantz egin dute martxoan eta urtearteko inflazioa %1,1era igoarazi dute, otsaileko %1ekotik.

Hazkunde horretan, beti ere iazko urtearekiko, zerikusi handia izan dute elikagai eta erregai garestiagoek, baita Aste Santuak ere; joan den urteko martxoan baino salneurri handiagoak izan dituzte aurten aisialdiko prezioek eta pakete turistikoek. Aldiz, argindarra gutxiago garestitu da iaz baino. Ez zen zaila, joan urtearen hasieran elektrizitatea izugarri garestitu baitzen.

Hilabetean, otsailetik martxora, prezioek izandako bilakaeran ere —%0,2ko igoera Hego Euskal Herrian— antzeman daiteke argindarraren prezio apalagoen eragina, gehienbat etxebizitza gastuen alorrean. Indizea gorantz bultzatu dutenak, batez ere, jantzi eta oinetakoen prezioak izan dira, udaberri-udako moda sasoia iristean, eta baita hotel, kafetegi eta jatetxeetako prezio garestiagoak ere.

Herrialdeka, Gipuzkoak du urtearteko inflazio handiena, %1,3arekin. Araba eta Bizkaian indizea %1,1era igo da eta Nafarroan %1eko langa gainditu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.