Eibar 0 - Alaves 1

Egun txarra etxekoentzat

Alaves jaun eta jabe izan da partida osoan zehar, eta ondorioz Europarako aukerarik gabe geratu dira Mendilibarrenak. 

Eibar eta Alavesen arteko partida. JUANAN RUIZ, FOKU
arantxa elizegi egilegor
2018ko apirilaren 15a
16:34
Entzun

Bost partida zeramatzaten Mendilibarrenek garaipenik lortu gabe, eta gaurkoan ere huts egin dute. Eibako jokalariek ez dute jakin erasoan asmatzen eta Alavesek huts eta batekoa sartu ostean, galdutzat eman dute partida.

Bost minutu nahiakoak izan ditu Aalavesek aurrea hartzeko. Sobrinok ezkerretik eraman du baloia eta Guidettik egindako jartiketak eman die garaipena. Ondorengo minutuetan ahalegindu dira etxekoak berdinketaren gola sartzen, baina ez dira zuzen ibili eta gutxietsi egin dituzte aurkariak. 

Minutuek aurrera egin ahala, Mendilibarrenek hobetu egin dute jokoa, baina bisitariak eroso zeuden defentsan. Mendilibar ahalegindu da markagailuan aurrera egiten aldaketekin, eta ia lortu ere egin du amaierarako hogei minutu falta zirenean. Azkenean, baina, kanpora joan dira hiru puntuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.