Gizartea

Teresa del Vallek irabazi du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria

Epaimahaiak nabarmendu du Del Valleren lanak eman duen laguntza "Euskal Herriko genero ikuspegiaren garapen kulturalerako".

Teresa del Valle, 2013ko irudi batean. GORKA RUBIO / FOKU
Jon Rejado.
2018ko maiatzaren 10a
17:02
Entzun

Teresa del Valle Murgak (Donostia, 1937) irabazi du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien 2018ko Saria. Antropologo, irakasle eta ikerlaria da Del Valle, eta epaimahaiak nabarmendu du “antropologia feministaren lehen sustatzaile garrantzitsuenetako bat” dela.

Saria emateko Del Valleren “obra globala” aintzat hartu dute. “Bere ingurune soziokulturalari buruzko ezagutza mundura irekitzen eta bertan proiektatzen jakin du, analisi antropologikoaren bitartez”. European Association of Social Anthropologists erakundearen sortzaileetako bat izan zen, 1989. urtean. Halaber, European Socyety for Oceanists erakudearen sorreran egon zen, 1996an.

Horrez gain, Emakunde Saria jaso zuen 2010ean. Orduan, epaimahaiak bere maila akademikoa nabarmentzeaz gain, "gizartean duen eragina eta baita gizartearen sektore ezberdinetatik egindako eskaerei emandako erantzuna" azpimarratu zuen.

Eusko Ikaskuntzak gogora ekarri ditu Teresa del Valleren ikerketa lerro nagusiak: kritika feminista gizarte antropologian; hiri antropologia; antropologia politikoa; memoriaren etnografia; metodologia kualitatiboak. “Bere ibilbide pertsonala eta profesionala gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren esparruan oinarrituta dago, baita erronka hori euskal kulturan eta gizartean ikusgarri egin eta nazioartera zabaltzean ere”.

Azken urtetan pertsona hauek irabazi dute Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria: Montxo Armendarizek, Javier Etxeberria Ezpondak, Juan Jose Alvarez Rubiok, Mariasun Landak, Jean Baptiste Orpustanek, Mari Carmen Gallastegik eta Fracisco Etxeberriak, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.