Lan gatazkak

Bi orduko lanuztea, estatalizazioaren aurka

"Euskal esparruaren alde eta estatalizazioaren kontra", mobilzaziora deitu du LABek maiatzaren 30erako.

LABeko manifestazio bat artxiboko argazki batean. FOKU
xabier martin
2018ko maiatzaren 14a
16:30
Entzun

LAB sindikatuak bi orduko lanuztera deitu ditu langileak maiatzaren 30erako, "hitzarmenen estatalizazioaren aurka eta lan Harremanen eta babes sozialerako euskal esparruaren defentsan". Lanuztea erregistratu du gaur, Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Sindikatu abertzaleak dio "mobilizazio orokorra egiteko eguna" izango dela.

LABeko Ekintza sindikaleko eta negoziazio kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendiak esan du "langileon garaia" heldu dela. "Lan zentru eta sektoreetan egiten ari garen borrokak kalera atera behar ditugu, emakumeak eta pentsiodunak egiten ari diren moduan". Langileei dei egin die maitzaren 30eko mobilizazio eta lanuztearekin bat egiteko, "prekarizazio eta estatalizazioaren kontra, eta euskal esparruaren alde”.

“Euskal Herrian lan egiten dugu, eta berton nahi dugu gure lan baldintzak erabaki", esan du Ugartemendiak; "inboluzio politiko eta soziala pairatzen ari gara, eta patronalak eta botere politikoen arteko aliantzak lan baldintza prekarioak inposatu nahi dizkigute". Hori dela eta, estatalizazioaren estrategia gauzatzen ari dela esplikatu du, eta horretarako, "zentralizazioa, blokeoa, negoziazio eremu berriak ez irekitzea eta aurrekontuen legeak" baliatzen dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.