Sua piztu da Loiolako Santutegian

Ke beltza ageri da Loiolan (Azpeitia, Gipuzkoa), basilika alboan dagoen Gogartetxetik gora. Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak bertan dira. Teilatua konpontzen ari dira, eta antza istripuz sortu dira garrak.

2018ko maiatzaren 18a
13:32
Entzun

Suhiltzaileen bederatzi kamioi joan dira sua itzaltzera, eta horretan ari dira une honetan.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 11:00ak aldera sortu da sua, teilatuan. Hura konpontzen ari dira, eta soldatzen ari zirela, teila azpiko isolatzaileak hartu du su. Sua kontrolpean dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.