Euskal presoak

Kalean da Jose Antonio Galarraga, 19 urteko zigorra beteta

Goizean irten da Valladolideko kartzelatik (Espainia). Han zituen zain senide eta lagunak.

Jose Antonio Galarraga, kartzelatik irten berritan. ETXERAT
2018ko ekainaren 10a
15:48
Entzun

Espainiako auzitegi Nazionalak 37 urteko kartzela zigorra ezarri zion 2000. urtean Jose Antonio Galarragari. Hemeretzi urte egin ditu espetxean preso gipuzkoarrak, eta goizean irten da Valladolideko kartzelatik. Han zituen zain senide eta lagunak.

1980an, Zarautzen, Ceferino Peña enpresaria hiltzea egotzita zigortu duten Galarraga. Mexikora egin zuen ihes, baina, 1999an, Espainiako auzitegien aginduz, estraditatu egin zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.