MEMORIA HISTORIKOA

1936ko kolpe militarreko bi biktimaren gorpuak atera dituzte lurpetik Artazun

Guztira, 68 gorpu berreskuratu ditu Nafarroako Gobernuak.

Aranzadi zientzia elkarteko talde bat lanean, Artazun, bi gorpu aurkitu dituzten tokian. /
Aranzadi zientzia elkarteko talde bat lanean, Artazun, bi gorpu aurkitu dituzten tokian. / Nafarroako Gobernua

Berria -

2018ko ekainak 11

Memoria historikoa berreskuratzeko lanetan, 1936ko kolpe militarreko bi biktimaren gorpuak atera ditu lurpetik Nafarroako Gobernuak, Artazun. Aranzadi zientzia elkarteko talde batek egin ditu gorpuak lurpetik ateratzeko lanak, Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen zuzendaritza nagusiaren eskariz.

Bi gorpuak Artazun 2016. urtean jarri zen monolitotik gertu zeuden lurperatuta, eta oraindik argitu gabe dago zein jatorri duten. Zenbait lekukotzaren arabera, 1936ko irailean hil zituzten.

Bi gorpu horiekin, guztira 68 dira Nafarroako Gobernuak berreskuratu dituen gorpuak, legealdi honetan abian jarri duen programaren bitartez. Hark sustatuta, hogei zundaketa eta hamasei berreskuratze saio egin dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna