Gizartea

EAEko Arartekoak hobekuntzak proposatu ditu adingabe atzerritarren zentroen arreta hobetzeko

Uba, Bideberri eta Zornotzako zentroetan bisitak egin ditu, bertako jarduera ikuskatzeko; jakinarazi du hiru aldundiek hartu dituztela “heltzen diren adingabeak”, baina egoitza baliabide gehiago prestatzeko eskatu die.

Zornotzako zentroa. ARITZ LOIOLA / FOKU
Jon Rejado.
2018ko ekainaren 11
13:03
Entzun

Familia sorterrian duten adingabe migratzaileak hartzeko zentroen ikerketa amaitu du EAEko Arartekoak. Zentro horien kudeaketa hiru aldundiena da, eta, oro har, hirurei aholkatu die egoitza baliabideak areagotu ditzala. Halaber, EAEko erakundeei eskatu die adingabeen egoera aztertzeko egon daitezkeen ekinbideetan parte hartzeko.

EAEko Arartekoak 2017an hasi zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundien ardurapean dauden zentro horiek ikuskatzeko prozesua: Bideberria (Araba), Zornotza (Bizkaia) eta Uba (Gipuzkoa). Ikerlana atzeratu zen, 2017ko abenduan Zornotzako zentroa erre eta hustu behar izan zutelako. Berriro martxan jarri zutenean egin zuen azken bisita.

Arartekoak azaldu du hiru foru aldundiek hartzen dituztela heltzen diren adingabe atzerritarrak, “adingabeak direla egiaztatzen denean, legedian ezarritakoaren arabera”. Halaber, aitortu du zaila dela baliabideak zehaztea “aurretik zenbat lagun etorriko diren ezin jakinda”. Edonola ere, egoitzak areagotzeko beharra zehaztu du, eta gogorarazi du nerabe horien eskubideak eta interes gorena aintzat hartu behar dela, eta administrazioaren eskumena dela babesgabetasun egoeran dauden adingabe "guztiak" babestea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.