Egipto-Uruguai

Uruguaik 0-1 irabazi dio Egiptori, partidaren amaieran sartutako golari esker

Gimenezek 89. minutuan sartu du garaipenaren gola. Suarezek eta Cavanik hainbat gol aukera huts egin dituzte.

Gimenez atzelari uruguaiarra, garaipenaren gola izan den errematea egiten, Egiptoko atzelariz inguratuta. KIKO HUESCA, EFE
2018ko ekainaren 15a
17:55
Entzun

Atletico Madrileko atzelari Jose Maria Gimenezek eman dio garaipena Uruguairi, partidaren azken minutuetan. Eskuin hegaleko erdiraketa bat errematatu du buruz, eta partidako gol bakarra egin du 89.ean.

Uruguai nagusi izan da zelaian, eta arrisku gehiago sortu du Egiptok baino. Aukera garbienak Luis Suarez Bartzelonako eta Edinson Cavani PSGko aurrelariek izan dituzte. Bai lehenengo zatian, baita bigarrenean ere, gol aukera garbiak izan dituzte, baina ez dute El Shenawyren atea zulatzerik lortu. Atezain egiptoarrak gelditu onak egin ditu gaurkoan.

Partida amaitzear zela, Cavaniren jaurtiketa batek zutoina jo du eta Uruguaiko eraso kamutsak markagailua hutsean utziko zuela zirudien. Minutu bat beranduago, ordea, Gimenez agertu da arean, Egiptoko atzelariek baino garaiago egin du jauzi eta sareetara bidali du, buruz, eskuinetik bidalitako erdiraketa.

Azkenean, Uruguairentzako izan dira hiru puntuak, eta Egipto esku hutsik gelditu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.