Baionako festak

Willis Drummond, 2zio eta Zea Mays izango dira Baionako egitarau alternatiboan

2018ko Baionako bestentzat antolatu duen egitarau alternatiboa aurkeztu du Baionako Gazte Asanbladak. Urtero bezala, besta euskaldun, herrikoi eta parekideak antolatzeko xedea dute. Kritiko agertu dira besten gunera sartzeko pagaraztearen erabakiarekin.

Zea Mays taldearen kontzertu bat. Artxiboko irudia. IDOIA ZABALETA, FOKU
'Iparraldeko Hitza'
2018ko ekainaren 19a
19:04
Entzun

Aurtengo Baionako besten egitarau alternatiboa aurkeztu dute goizean Baionako Gazte Asanbladako kideek. Bost egunez Patxa plaza animatuko duten ekitaldiak iragartzeaz gain, besten irakurketa ere egin dute. Besteak beste, asteburuan besta gunera sartzeko ordaindu beharko dela salatu dute: "Gure ustetan, Baionako bestak pagaraztearen auziak eztabaida sakonago bat pizten du, hau da, Baionako besten eredu orokorra eta modelo ekonomikoaren eztabaida". Haien iritziz, gunea ixteak besten "arima" aldatzen dute, eta haiek "desitxuratu". Garrantzitsua iduritzen zaie, ordea, bestetan "galtzen den diru zama eztabaida publikora eramatea". Zehaztu dute: "Ez dugu ere osagai mirakulurik, osagai ugari modifikatu, kendu eta gehitu beharko baitira, baina segur gara baionarrok gure bestak nolakoak nahi ditugun berriz pentsatzean eta, beraz, guztia berriz diseinatzean konponbide bat atzemanen dugula".

Urtero bezala besta "euskaldun, herrikoi eta parekideak" antolatuko dituztela iragarri dute. Bide horretan, azpimarratu dute Patxa plazan erasotzailerik ez dutela onartuko: "Halakorik ikusiz gero, kanporatuko ditugula segurtatzen dugu".

Hau izango da aurtengo egitaraua:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.