polizia eredua

Polizia Legea aldatzeko aurreproiektua onartu du Jaurlaritzak

Jaurlaritzaren asmoa da "Polizia eredua indartzea, berdintasuna eta emakumeen presentzia bultzatzeko neurriak sustatzea eta Ertzaintzako lan-karrera hobetzea".

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, Ertzain baten ondoan. LUIS TEJIDO / EFE
2018ko ekainaren 26a
13:34
Entzun

Eusko Jaurlaritzak gaur eginiko gobernu kontseiluan onartu du lege aurreproiektua, eta horren berri eman du Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak bilkura osteko agerraldian.

Polizia eredua indartzeari dagokionez, zenbait neurri jaso ditu Jaurlaritzak lege proiektuan: "Poliziaren Etikari buruzko Europako Kodea integratzea, polizia jardunbide egokia bultzatzeko pizgarri positiboen sistema indartzea (dominak eta sariak ematea), gaur egungo diziplina-sistema aldatzea barne hartuta (zehapen-araubidea egokituko da, funtzionarioei berme handiagoak emateko), eta Kontrol eta Gardentasun Batzordea sortzea".

Gizon-emakumeen berdintasunaren alorrean, emakumeentzako lan-sustapeneko planak arautuko dituzte, Poliziara sartzeko eta lan karrerarako aukera berdintasuna "bermaturik" izan dezaten, dagokiena baino ordezkaritza urriagoa izatea zuzentzeko eta poliziaren eraginkortasuna handitzeko".

Horrez gain, espedientepean dauden pertsonen bermeak "indartu" nahi dira, "deklarazioak ez egiteko, beren buruaren kontra ez egiteko, beren burua erruduntzat ez jotzeko eta errugabetasun presuntzioa izateko eskubideei dagokionez, bai eta prozeduraren izapideen egoeraren berri izateko eskubideari dagokionez ere".

Era berean, udaltzaingoen egitura profesionala jaso dute testuan; Udaltzaingoa ez duten udalerrietarako, berriz, aguazilaren figura arautuko dute, eta mugikortasun agentearena, herrigunean zirkulazioa arautzeko.

Testua Eusko Legebiltzarrera bidaliko du Jaurlaritzak, bertan eztabaida dadin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.