Garraioa

Hondartza Gasteizera hurbiltzeko trena jarriko du Renfek

Egunero egingo ditu joan-etorriak, ekainaren 30etik abuztuaren 31ra bitartean. Joan etorriko txartelak 20 euro balioko ditu. Dulantzin, Agurainen eta Araian (Araba) ere geldituko da.

449 serieko Renferen tren bat.
2018ko ekainaren 27a
18:26
Entzun

Gasteiz Donostiarekin lotzeko zerbitzu berria jarriko du martxan Renfek ekainaren 30ean. Abuztu amaiera arte, egunero izango da distantzia erdiko tren zerbitzua Arabako eta Gipuzkoako hiriburuen artean.

Trena 8:57ean abiatuko da Gasteiztik eta 10:48ean iritsiko da Donostiara. Geldialdiak egingo ditu Dulantzin, Agurainen eta Araian (Araba). Itzuliko trena 20:40ean irtengo da Donostiatik eta 22:28ean helduko da Gasteizera. Joan-etorriko txartelak 19,90 euro balioko ditu, eta dagoeneko salgai jarri ditu Renfek.

449 serieko tren berriek egingo dutela Gasteiz eta Donostia arteko ibilbidea. Tren horiek aire girotua, bizikletak eramateko tokia eta elbarritasunen bat dutenentzako espazio egokitua dituela nabarmendu du tren konapiniak. Tren bakoitzak 258 eserleku ditu.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.