Hego Korea 2-0 Alemania / Mexiko 0-3 Suedia

Alemania kanporatu du Hego Koreak, eta Mexiko eta Suedia sailkatu dira

Munduko txapelduna lehen fasean kanporatzen duten hirugarren aldia da, jarraian. Aurretik, porrot bera izan zuten Italiak (Hego Afrikan) eta Espainiak (Brasilen) ere.

Niklas Sule atzelari alemaniarra, lur jota, Hego Korearen kontra 2-0 galdu eta Munduko Kopatik kanporatuta gelditu ostean. JULIO MUñOZ, EFE
2018ko ekainaren 27a
18:17
Entzun

Inork gutxik espero zezakeen, baina gertatu egin da. Alemaniak 2-0 galdu du Hego Korearen aurka eta Munduko Txapelketatik kanpo gelditu da, lehen fasean. Taldeko azken postuan amaitu du, gainera, ligaxka, 4 punturekin.

Hutsean heldu da markagailua neurketako 90. minutura, eta Alemaniak gol bat behar zuen derrigor final-zortzirenetara sailkatzeko. Azken minutuetan erasora emana zen taldea eta Hego Korea arrisku handiko kontra erasoekin erantzun du. 91. minutuan, gol bat indargabetu diote selekzio korearrari, golegilea jokoz kanpo zegoela eta. 92. minutuan, baina, Kim-en egin du 1-0ekoa. 95.ean Hummels atzelari alemaniarra gola egiteko zorian izan da. Minutu bat beranduago egin du Sonek bigarrena, eta aukerarik gabe utzi du Alemania. Kolpe gogorra egungo munduko txapendunarentzat.

F taldeko beste bi selekzioak sailkatu dira final-zortziretarako: Suedia lehen postuan eta Mexiko bigarrenean. Suedia 0-3 gailendu zaio Mexikori. Hutsean berdinduta joan dira jokalariak aldageletara lehen zatia amaitu denean, baina berriz ere zelairatu eta bigarren zatiko lehen 17 minututan bi gol egin ditu Suediak. Augustinsonen sartu du lehena (50. min.) eta Granqvistek handitu du aldea, penaltiz (62. min.). Edson Alvarez atzelari mexikarrak bere atean sartu du 0-3koa. Partida irabaztea lortu ez duen arren, Alemaniaren porrotak sailkatu du Mexiko final-zortzirenetara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.