Errusiako Munduko Kopa

Kroaziak aurrera egin du penaltietan Danimarka kaleratuta

Banakoarekin amaitu da gaurko bigarren partida ere, eta penalti bidez erabaki da kanporaketa.

Kroaziarrak garaipena ospatzen penaltietan Danimarka kanporatu ostean. KIKO HUESCA
2018ko uztailaren 1a
08:20
Entzun

Partida hasiera bizia izan da, eta bosgarren minuturako banakoa zen markagailuan. Lehen minutuan sartu du Jorgensenek Danimarkarentzat, eta laugarrenean Mandzukicek Kroaziarentzat. Zoroa zetorrela ematen zuen partidak, baina bi taldeak baretu egin dira harrezkero; arriskurik ez zuten nahi. Kroazia gehiago zen teorian, baina Danimarkak partida ona egin du. Biak al biak ondo aritu dira defentsan, eta erasoan kamuts.

Hain bizi hasi den partida moteltzen joan da denborak aurrera egin ahala. Azkenean banakoarekin bukatu da partida, eta biek ziruditen konforme luzapenarekin eta penaltien aukerarekin. Dena dela, luzapena amaitzeko bost minutu falta zirela Kroaziak penaltia izan du alde, aukera bikaina kanporaketa erabakitzeko; Modricek ez du asmatu ordea, Schmichaelek gelditu egin dio, eta Danimarka bizirik iritsi da penaltietara.

Atezainak ondo aritu dira biak, baina Subacic hobeto: bostetik hiru gelditu ditu, eta Kroaziari eman dio final laurdenak jokatzeko txartela. Gaurko bi partiden ondoren, beraz, Errusia eta Kroazia izango dira aurrez aurre final laurdenetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.