estatus politikoa

Autogobernu Lantaldeak ostiralean bukatu nahi du estatutu berrirako oinarrien eztabaida

Elkarrekin Podemosek ez du aurkeztu eskubide eta betebeharren txostena, eta EAJk nazioarteko harremanei eta xedapenei dagokiona ere ez.

Talde politikoak, autogobernu lantaldearen gaurko bileran. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2018ko uztailaren 3a
06:58
Entzun

Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldea gaur ixtekoa zen eskubide eta betebeharren inguruko atala, baina Elkarrekin Podemosek ez du aurkeztu sintesi dokumentua, eta atzeratu egin dute. Koalizioko iturriek azaldu dute "zenbait talderen" ekarpenak berandu jaso dituztela eta ezin izan dutela amaitu. Ordu erdi baino gutxiago iraun du gaurko bilkurak, eta EAJk ere ez du ezagutarazi bere txostena.

Ostiralean, talde bakoitzaren proposamenak eta egindako ekarpenak eztabaidatuko dituzte; besteak beste, PSE- EEk aurkeztutako testuaren boto partikularra. Elkarrekin Podemosek esan du hainbat artikulutan boto partikularra aurkeztuko duela, eta Alderdi Popularrak oraindik ez du erabaki.

Oraingoz, EH Bilduk eta EAJk, ganberaren gehiengoak, euskal estatutuko hitzaurrea, atariko titulua, eskumenak, lurralde botere eta antolamendua, ogasunaren eta ondarearen inguruko kapituluak dituzte adostuta.

Elkarrekin Podemoseko bozeramaile Lander Martinezen ustez, autogobernu lantaldearen lehenengo etapa honetan ez da lortuko erabateko adostasunik. Akordio bat lortzeko "denbora asko" dagoela dio, eta ezkerreko indarrek bat egitea espero du. Bere taldeak proposatzen duen estatutua "oinarri feministetan" eta "giza eskubideen babesean" eraikia izango dela ziurtatu du, Europako zenbait herrialdeetan bezala.

Amaia Fernandez Alderdi Popularreko bozeramaileak, berriz, adierazi du autodeterminazioaren akordioak ez duela adierazten gehiengo soziala. EAJri eta EH Bilduri leporatu die proposamen hori indartu izana: "Kalean ez dagoen errealitate bat fabrikatu dute".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.