ezbeharra

Bi pertsona hil dira Azagran izandako istripuan

Bi autok aurrez aurre egin dute talka NA134 errepidean, Azagra parean (Nafarroa). Hirugarren pertsona bat zaurituta dago.

2018ko uztailaren 4a
17:30
Entzun

Istripuaren unea bertan hil da bi autoetako gidari bat, eta beste autoko gidaria bat larri zaurituta eraman dute Nafarroako Erietxera, helikopteroan. Bidean hil da. Beste pertsona bat anbulantzian eraman dute Calahorrako erietxera (Errioxa, Espainia).

14:36an izan da istripua, eta larrialdietako zerbitzuez gain, istripuaren lekura joan behar izan dute suhiltzaileek ere.

Bi hildakoek 23 urte zituzten. Azagrako bizilaguna zen bat, eta Calahorrakoa bestea.

Gertatutakoa ikertzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.