MEMORIA HISTORIKOA

Martxoaren 3ko biktimek Espainiaren memoria politikak aztertzeko eskatuko diote Europako Parlamentuari

Elkarte memorialistak hitza hartuko du Europako Parlamentuko Eskari Batzordean, asteazkenean. Espainiaren politikak nazioarteko gomendioekin alderatzea galdegingo du.

1976ko Martxoaren 3ko gertakariak gogorarazteko manifestazioa, Gasteizen, 2015ean. Egun horretan aurkeztu zuen elkarteak Europako Parlamentuan agerraldia egiteko eskaria. /
1976ko Martxoaren 3ko gertakariak gogorarazteko manifestazioa, Gasteizen, 2015ean. Egun horretan aurkeztu zuen elkarteak Europako Parlamentuan agerraldia egiteko eskaria. / Juanan Ruiz/Foku

Berria -

2018ko uztailak 9

Martxoak 3 elkartea Europako Parlamentuan izango da etzi. Elkarteko ordezkari Imanol Txaskok eta Nerea Martinezek Eskarien Batzordeari eskatuko diote dei dezatela Espainia 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako gertakarien egia, justizia eta ordaina bermatzera. Horrez gain, hura berriz ez gertatzeko bermeak ere galdegingo dituzte. Gasteizko gertakari haietan, Espainiako Polizia tiroz oldartu zitzaion langile batzar bati, eta bost langile hil eta 150 baino gehiago zauritu zituen.

Horrez gain, elkarte memorialistak parlamentuari eskatuko dio Espainiaren memoria politikak azter ditzala eta aldera ditzala neurri horiek Memoria Aktibo Bat egitasmo europarrarekin eta Europako Kontseiluaren eta NBEren gomendioekin.

Elkarteko kideek parlamentua deituko dute Espainia bultzatzera, hark bere memoria politikak nazioarteko irizpideetara egokitu ditzan.

Bruselara joango den Martxoak 3ko ordezkaritza itxaropentsu agertu da, "zigorgabetasunaren eta ahanzturaren kontrako aurrerapausoa" izango dela iritzita. Salatu dute Espainiak zigorgabetasuna amaitzeko "ate guztiak itxi" dituela. Egoera horretan, uste dute nazioartera jotzea dela erreminta eraginkorra, baina nahiko luketena baino geldoagoa.

Elkarte memorialistak 2015eko martxoaren 3an aurkeztu zuen Europako Parlamentuan agerraldia egiteko eskaria. Urte hartako uztailean, Izaskun Bilbao (EAJ) eta Josu Juaristi (EH Bildko) europarlamentarien babesa jaso zuten. Eskaria 2015eko abenduan onartu zuen parlamentuak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna