tortura

Guardia Zibileko tenienteorde ohi batek torturak ohikoak zirela adierazi duela eta, EH Bilduk ikertzeko eskatu du

Manuel Pastrana Guillanek, TV3 telebistan egindako adierazpenetan, esan zuen torturak ohikoak zirela ETAren kontrako jardueran. EH Bilduk galdera sorta prestatu du gobernuarentzat.

Manuel Pastrana Guillan, elkarrizketako une batean.
Manuel Pastrana Guillan, elkarrizketako une batean.

Ainhoa Larretxea Agirre -

2018ko uztailak 10

Kataluniako TV3 kateko Preguntes Frecuents saioan, Manuel Pastrana guardia zibil ohiak adierazi zuen torturak ohikoa zirela, eta, hori dela eta, torturen inguruan ikerketa abiatzeko eskatu dio EH Bilduk Espainiako Gobernuari. Pedro Sanchez buru duen gobernuari gogorarazi dio Eusko Jaurlaritzak 4.000 tortura kasu baino gehiago zenbatu zituela torturei buruz egindako txostenean, eta, horri Pastranak egindako adierazpenak gehituta, koalizioak arrazoi nahikoa ikusten du ikerketa bat abiatzeko.

Alderdi abertzaleak bidalitako galdera sortan, galdetu du ea gobernua, Pastranak erran bezala, prest ote zegoen "edozer" egiteko ETAren aurka. Neurririk hartuko ote duten ere galdetu dio gobernuari. Pastranak aitortu zuen "gerra zikina" egon zela, eta EH Bilduk PSOEren gobernuari galdetu dio ezer ba al duen horren inguruan esateko. Hain justu, Espainiako Gobernuan PSOE zegoen ETAren kontra GAL aritu zen urteetan.

Guardia zibil ohiak, telebistan egindako adierazpenetan, ez zuen egindakoaz damurik adierazi: "Atxilotu bat ez duzu kafe bat hartzera gonbidatuko. [Informazioa] Ahal bezala atera behar zaio". Laura Rosel kazetariak torturari buruz ari ote zen galdetu zionean, baiezkoa erantzun zion. Tenienteorde ohiak ez zuen damurik erakutsi, eta gaineratu zuen euskal herritarrak oso "bigunak" direla.

Iñigo Aranbarri idazlea gaiaz jardun zen aurreko igandean BERRIArako idatzi zuen artikuluan, eta salatu zuen Manuel Pastranaren adierazpenek ez dutela ondoriorik ekarri. Txileko antzeko kasu batekin konparatu zuen. Han, Osvaldo Romo Mena poliziak, antzera mintzatu ondoren, ihes egin behar zuen Txiletik, eta, itzulitakoan, epaitu eta kartzelatu egin zuten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna