Politika

Uxue Barkosek asmoa agertu du hurrengo hauteskundeetan ere hautagai izateko

Legealdiko lorpenak Elkarrekin bizi. Eraiki. Aurrera egin txostenean aurkeztu ditu Nafarroako Gobernuak. Hurrengo legealdirako, lauko gobernuaren egungo egitura lehenetsi du.

Uxue Barkos lehendakaria, artxiboko irudi batean. VILLAR LOPEZ/ EFE
Olatz Azpirotz Larzabal.
2018ko uztailaren 19a
07:05
Entzun

Nafarroako Gobernuko lehendakari Uxue Barkosek agerraldia egin du gaur goizean, Nafarroako Gobernuaren egoitzan. Agerraldi horretan hiru urteetan lortutako helburuak aurkeztu ditu.

Nafarroako egoerari dagokionez, "krisi egoerari, eta gizarte eta lurralde ezberdintasunei aurre egin" dietela adierazi du. Ekonomiaren alorrean, orain dela hiru urte Nafarroako Gobernura iritsi zirenean zegoen "apokalipsi" egoera azpimarratu du.

Alderdi ekonomikoan, sozialean eta politikoan eginiko aurrerapausoak gobernua osatzen duten lau alderdi politikoei esker izan direla esan du. Zehazki, alderdi politikoen pluraltasun horrek Nafarroari "beharrezkoa zuen egonkortasuna" eman diola ziurtatu du.

Hurrengo urtean izango diren hauteskundeei begira, Uxue Barkosek adierazi du asmoa duela Geroa Bai-ko zerrendaburu izateko, koalizioak babesa ematen baldin badio. Bestalde, lauko gobernuaren egungo egitura lehenetsi du etorkizunari begira ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.