Hondakin politika

2030erako birziklatze tasa %70 izatea nahi du Gipuzkoako Diputazioak

Gipuzkoako hondakinen kudeaketarako 2019-2030 plan berriaren aurreproiektua aurkeztu du aldundiak.

Langile bat zaborra biltzen. JON URBE, FOKU
2018ko uztailaren 26a
07:19
Entzun

Europak jarritako baldintzak kontuan hartuta osatu du hondakinen kudeaketarako 2019-2030 plana Gipuzkoako Diputazioak. Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak adierazi duenez, helburua da Gipuzkoak "zabortegirik gabeko kudeaketa lortzea". Hondakinen %70 birziklatu nahi dituzte 2030rako, eta gainerako %30 "energetikoki balorizatu". Diputatua pozik agertu da, planean aurreikusi dutenez gai izango direlako "hondakin guztiak baliabide propioekin tratatzeko".

Gipuzkoako hondakinen plan berrian oinarrituta foru arau bat egingo dute; datorren otsailerako espero dute onartzea. Irailean partaidetza prozesu bat irekiko dute aurreproiektua aztertzeko; bertan batzar nagusiek, mankomunitateek eta gizarte eragile nahiz herritarrek parte hartu ahal izango dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.